Enpresa-kudeaketa

“ENPRESARAKO SOLUZIO GLOBALA”

Kudeatu zure enpresa negozio mota eta negozio-tamaina bakoitzera egokitutako ICG soluzio global eskalagarriekin. ICG produktu eta gailuek zure enpresaren premia guztiei erantzuten diete, eta efizientzia hobetzen, baliabideak optimizatzen eta etekinak gehitzen dituen soluzio bateratu bat eskaintzen dute.

ERP ICGManager softwarea

Enpresei zuzendutako ICGManager softwarea zure enpresa era fidagarri eta seguruan kudeatzen, antolatzen eta kontrolatzen lagunduko dizun soluzio aproposa da, zereginak arindu, fakturazio- eta finantza-prozesuak hobetu eta kostuak murriztuko dizkizuna.

  • Zentralizatu informazio guztia.
  • Arindu salmenta-prozesuak.
  • Monitorizatu bezeroekiko kudeaketak.
  • Egin marketin-kanpainak SMS eta e-mailen bitartez.
  • Optimizatu hornidura-prozesua.
  • Planifikatu zure salgaien inbentarioak.
  • Kontrolatu produktuen trazabilitatea.
  • Administratu arintasunez egin beharreko kobrantzak eta ordainketak.
  • Arindu zure kontabilitate-prozesuak.

Gainera, honako soluzio hauek dituzu zure premiak osatzeko:

ICGPlanner

Kontrolatu zein langile dauden eta zein falta diren. Planifikatu ordutegiak, txandak eta lanaldiak. Kontsultatu puntualtasunari, lan-absentismoari, oporrei eta gaixotasun-bajei buruzko informazioa.

ICGDocs

Sortu eta bidali automatikoki dokumentu eta faktura elektronikoak zure bezeroei, eta aurreztu kudeaketa-kostuak, optimizatu prozesuak eta baliabideak, eta lagundu ingurumena kontserbatzen. Eduki zeure faktura-ataria webgunean, eta eman sarbide pertsonalizatua bezero bakoitzari.

ICGAnalytics

Nabigatu zure negozioari buruzko informazioan zehar edonondik eta edozein gailutatik, klik bakar baten bidez. KPI, taula, grafiko eta kuboen bidez, informazioa bildu, aztertu eta eraldatu ahal izango duzu, erabaki estrategikoak denbora errealean hartzeko. ICGManager tresnaren datu-baseekin konektatuta, informazioa berehala agertzen da, itxaronaldirik gabe. Web-formatuan eta Android eta iOSerako app natiboekin dago eskuragarri.

StockManager

StockManager soluzioarekin, jaso hornitzailearen salgaiak eta kudeatu eta kontrolatu biltegiko prozesu guztiak, erosketa-eskaerak, erosketa-eskaeren harrera eta biltegien arteko lekualdaketak Android gailu mugikorren bidez. Egin stockak kontrolatzeko inbentarioak, eta hobetu langileen produktibitatea eta logistika.

Sortu zure online denda

Argitaratu eta mantendu gaien katalogoa ICGCommerce 3.0 soluzioarekin. Jarri harremanetan milaka bezero berrirekin Internet bidez, modu sinple eta erosoan, eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan. Jaso eskaerak denbora errealean.

AsisMan-ekin harremanetan jarri zaitez. 943 490 710

HODEIAN KUDEATZEKO SISTEMAK

Erraz instalatu eta abian jartzen den soluzioa zure negoziorako.

Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar