Hotela

“SOLUZIO INTEGRALA HOTEL ETA KATEETARAKO”

ICG soluzio globalekin, kudeatu modu bateratuan hotelaren produkzio-arlo guztiak eta arindu Check-in eta Check-out prozesuak, fakturazioa edo erreserben kotizazioa. Kudeatu erreserba indibidualak edo taldeenak, eta arindu fakturazio-prozesua zuzeneko bezeroei edo agentziei.

PMS FrontHotel softwarea

Hotel eta kateetarako.

  • Optimizatu zure establezimenduaren kudeaketa.
  • Antolatu eraginkortasunez ekitaldiak eta bilerak.
  • Profesionalizatu erabat zure spa-ren kudeaketa.
  • Channel Manager bidezko konektibitatea.
  • RMS bidezko konektibitatea.
  • CRM / UpSelling bidezko konektibitatea.
  • Gehitu diru-sarrerak bihozkada bidezko erosketaren bidez.
  • Automatizatu ostalariei bidalitako e-mailak.
  • INE / ISTAC okupazio-inkestak.
  • Bidaiarien erregistroa.
  • Kudeatu mantentze-arloa modu ordenatuan.

Gainera, honako soluzio hauek dituzu zure premiak osatzeko:

ICGRoomService Mobile

Hobetu produktibitatea, optimizatu lan-fluxuak eta areagotu solairuetako langileen efizientzia. Smatphone edo tablet batetik, honako hauek egin ahal izango dituzu: taldeko zereginen plangintza egin, esleitutako zereginak eguneratu, harreratik iristen den informazioa denbora errealean lortu (Check-out, Ez molestatu, Lehentasunak), matxura-parteak ireki, ahaztutako objektuak erregistratu, logelako edaritegiko edo garbitegi-zerbitzuko karguak zuzenean logelari egotzi eta logelak blokeatu.

ICGAnalytics

Nabigatu eta sakondu zure negozioari buruzko informazioan zehar edonondik eta edozein gailutatik, klik bakar batekin, ICGAnalytics soluzioak dituen aginte-koadroetan zehaztutako KPIen bidez. Aztertu eta eraldatu informazioa, erabaki estrategikoak denbora errealean hartzeko.

ICGDocs

ICGDocs soluzioarekin, sortu eta bidali automatikoki faktura elektronikoak zure bezeroei, eta aurreztu kudeaketa-kostuak, optimizatu prozesuak eta baliabideak, eta lagundu ingurumena kontserbatzen. Eman aukera zurekin lan egiten duten enpresa edo agentziei extranet batean sartzen, igorritako fakturak kontsultatu edo deskargatu ahal izan ditzaten.

Establezimenduak hainbat herrialdetan, hainbat hizkuntzatan eta hainbat moneta eta zerga-sistemarekin kudeatzeko soluzio globalak jarriko dizkizugu eskura.

Multinazionalak

Kudeatu ehunka hotel (propioak zein frankiziadunak) segurtasun eta fidagarritasun osoz, eta eskuratu zure enpresari buruzko informazio guztia modu zentralizatuan eta denbora errealean.

Kateak eta frankiziak

Kudeatu hotelak (propioak zein frankiziadunak) eraginkortasunez, eta eskuratu enpresari buruzko informazio guztia denbora errealean.

Establezimenduen kudeaketa

Kudeatu zure establezimendua nekerik txikienarekin. Egin saltokiko funtzio guztiak erraz, arin eta intuizioz pantaila grafikoekin. Kontrolatu salmentak, stockak eta kutxako eguneko kontaketak.

Kudeatu zure negozioaren eskudirua CashDro-rekin

Kontrolatu eta zaindu zure negozioaren eskudirua CashDro soluzioarekin (“beti koadratzen duen kutxa”). Zure saltokietan CashDro ipintzean, kutxako kontaketa berehala eta deskoadratzerik gabe egingo da, eskudirua seguru egongo da beti, eskudiruaren ustekabeko galerak saihestuko dira, billete faltsuak baztertuko dira eta ez da okerrik egingo atzerakoekin. Hainbat zerbitzarik CashDro bera erabil dezakete, kontaketa partzialik egin behar izan gabe.

AsisMan-ekin harremanetan jarri zaitez . 943 490 710

HODEIAN KUDEATZEKO SISTEMAK

Erraz instalatu eta abian jartzen den soluzioa zure negoziorako.

Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar