Ostalaritza
“OSTALARITZA-SEKTORERAKO KUDEAKETA-SISTEMAK”
Zure establezimendurako soluzio globalak
Kudeatu zure jatetxea negozio mota eta negozio-tamaina bakoitzera egokitutako ICG soluzio global eskalagarriekin. ICG produktu eta gailuek jatetxearen premia guztiei erantzuten diete, eta efizientzia hobetzen, baliabideak optimizatzen eta establezimenduen etekinak gehitzen dituen soluzio bateratu bat eskaintzen dute.

FrontRest softwarearekin
Jatetxe, pizzeria, catering eta kolektibitateetarako.
- Optimizatu salmenta-jarduna.
- Kudeatu aretoa eta kontrolatu mahaien okupazioa.
- Egin produkzio-fitxak eta escandalloak.
- Kontrolatu biltegia eraginkortasunez.
- Fidelizatu zure bezeroak.
- Jaso erreserbak/eskaerak online.
- Kudeatu aretoak eta baliabideak.
- Administratu finantza- eta kontabilitate-arloa.
- Call Center.
- Banaketa.

FrontFood softwarearekin
Janari lasterreko jatetxeetarako.
- Optimizatu salmenta-jarduna.
- Sortu zure menu eta “konboak”.
- Fidelizatu zure bezeroak.
- Call center.
- Online eskaerak.
- Banaketa.
- Drive-through.
- Kontrolatu biltegia eraginkortasunez.
- Egin produkzio-fitxak eta escandalloak.
- Eskaini zerbitzu bizkorragoa.
Gainera, honako soluzio hauek dituzu zure premiak osatzeko:

TeleComanda
Hobetu bezeroarenganako arreta, eta, horretarako, optimizatu terraza, mahai eta aretoetako zerbitzua, areagotu mahaien errotazioa eta murriztu zerbitzu-denborak TeleComandarekin. Bidali eskaerak berehala elaborazio-pantailetan instalatuta dauden pantailetara eta/edo sukaldeko inprimagailuetara. Kobratu zuzenean mahaietan, baita kreditu-txartelarekin ere, hari gabeko pinpad bat konektatuta.

HioScreen
Arindu zerbitzua sukaldeko HioScreen pantailekin; prestatzeko eta mahairatzeko geratzen diren platerak bistaratu ahal izango dituzu, baita eskatu direnetik igaro den denbora ere. Eskaerak bistaratzeko dauden modu desberdinei esker, pasea pantaila batekin kudeatu eta eremu bakoitzeko plateren elaborazioa kokapen-pantaila batekin antolatu ahal izango duzu (plater hotzak, plantxa eta abar).

eRest
Erakutsi zure karta edo menua eRest hizkuntza anitzeko karta elektroniko interaktiboaren bidez. Erakarri bezero berriak plateren argazkiak eta deskribapena, eta osagaiei, alergenoei, kaloriei eta salmenta-prezioei buruzko informazioa hainbat hizkuntzatan agertzen dituen kartaren bidez.

T-Quiosk
Saltokian, inoren laguntzarik gabe, bezeroak autonomiaz egiten eta ordaintzen du eskaera, nahi duen hizkuntzan. Eskaintzak eta menuak agertzen dira, plateren, osagaien eta alergenoen informazio eta argazkiekin. Ilarak eta itxaronaldiak murrizten ditu. Salmenta-errotazio handiagoa lortzen da, langileak puntako orduetan hobeto banatzen dira, eta negozioaren batez besteko salmentak % 15etik gorako proportzioan igotzen dira.
Aukeratu zure negoziorako hobekien egokitzen den modeloa: txartel bidezko kobrantza, txartel eta eskudiru bidezko kobrantza.

Call screen
Call Screen establezimenduko leku estrategiko batean ipinitako pantaila batean datza; pantaila horri esker, bezeroak bistan du beti bere eskaeraren egoera (prestatzen, prest…), eta, era horretan, ilarak eta pilaketak saihesten dira bilketa-eremuan.

Kudeatu zure negozioaren eskudirua CashDro-rekin
Kontrolatu eta zaindu zure negozioaren eskudirua CashDro soluzioarekin (“beti koadratzen duen kutxa”). Zure saltokietan CashDro ipintzean, kutxako kontaketa berehala eta deskoadratzerik gabe egingo da, eskudirua seguru egongo da beti, eskudiruaren ustekabeko galerak saihestuko dira, billete faltsuak baztertuko dira eta ez da okerrik egingo atzerakoekin. Hainbat zerbitzarik CashDro bera erabil dezakete, kontaketa partzialik egin behar izan gabe.
AsisMan-ekin harremanetan jarri zaitez. 943 490 710

HODEIAN KUDEATZEKO SISTEMAK
Erraz instalatu eta abian jartzen den soluzioa zure negoziorako.