Retail-a

“BOUTIQUEAK, LURRIN-DENDAK, SUPERMERKATUAK ETA ZAPATA-DENDAK”

Zure establezimendurako soluzio globalak

Kudeatu zure negozioa negozio mota eta negozio-tamaina bakoitzera egokitutako ICG soluzio global eskalagarriekin. ICG produktu eta gailuek zure establezimenduaren premia guztiei erantzuten diete, eta efizientzia hobetzen, baliabideak optimizatzen eta establezimenduen etekinak gehitzen dituen soluzio bateratu bat eskaintzen dute.

Saltokiko FrontRetail softwarea

Boutique, lurrin-denda, supermerkatu eta zapata-dendetarako.

  • Kudeatu salmentak barra-kodeen bidez eta neurri eta koloreen arabera.
  • Fidelizatu zure bezeroak.
  • Kontrolatu bezeroen erreserbak eta moldaketak.
  • Kontrolatu eraginkortasunez kobratzeko geratzen direnak.
  • Sortu eta inprimatu etiketak eta barra-kodeak.
  • Sustatu zure salmentak promozioen eta Mix & Match-en bidez.
  • Egin linealetako hornidurak gailu mugikorren bitartez.

Gainera, honako soluzio hauek dituzu zure premiak osatzeko:

StockManager

StockManager soluzioarekin, jaso hornitzailearen salgaiak eta kudeatu eta kontrolatu biltegiko prozesu guztiak, erosketa-eskaerak, erosketa-eskaeren harrera eta biltegien arteko lekualdaketak Android gailu mugikorren bidez. Egin stockak kontrolatzeko inbentarioak, eta hobetu langileen produktibitatea eta logistika.

FrontRetail Mobile

Hobetu bezeroei eskainitako arreta eta gehitu bihozkada bidezko salmentak FrontRetail Mobile soluzioarekin. Edozein Windows edo Android gailu mugikorrekin erabil daiteke. Murriztu galdutako salmentak kutxako itxaron-ilarak murriztearen bidez.

Sortu zure online denda

Argitaratu eta mantendu gaien katalogoa ICGCommerce 3.0 soluzioarekin. Jarri harremanetan milaka bezero berrirekin Internet bidez, modu sinple eta erosoan, eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan. Jaso eskaerak denbora errealean.

Kudeatu zure negozioaren eskudirua CashDro-rekin

Kontrolatu eta zaindu zure negozioaren eskudirua CashDro soluzioarekin (“beti koadratzen duen kutxa”). Zure saltokietan CashDro ipintzean, kutxako kontaketa berehala eta deskoadratzerik gabe egingo da, eskudirua seguru egongo da beti, eskudiruaren ustekabeko galerak saihestuko dira, billete faltsuak baztertuko dira eta ez da okerrik egingo atzerakoekin. Hainbat zerbitzarik CashDro bera erabil dezakete, kontaketa partzialik egin behar izan gabe.

AsisMan-ekin harremanetan jarri zaitez. 943 490 710

HODEIAN KUDEATZEKO SISTEMAK

Erraz instalatu eta abian jartzen den soluzioa zure negoziorako.

Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar